Erronkariko Ibaxean bada zer egin handia; adibidez, BTT edo mendiko bizikletaz ibiltzea.

Horretarako, 50 km-tik gorako zirkuitu sare egonkor eta seinaleztatua dago, hainbat adar dituena, kirol hau maite dutenak ederki asetzeko modukoa. Jakina, inguru honetako ezaugarri orografikoak direla eta, zirkuituen zailtasuna ertaina-handia da.

Zirkuitu guztiak seinaleztatuak daude eta hasieran panel bat dute ibilbidearen ezaugarriak ikusteko.

Era berean, urte osoan BTT probak edo martxa zikloturistak egiten dira Erronkari Ibarrean; besteak beste, “Ardibidepikuakoa”, “Erronkariarren ardibidea” eta “Basajaun” nabarmenduko ditugu.

Foiletoak Izabako Turismo Bulegoan eta Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroan daude eskuragai; zehatz-mehatz ageri dira ibilbideen planoak eta ezaugarriak (Oharra: foiletoa gaur egun agorturik dago).