Erronkaribarko izadia ederra da benetan. Horri esker, hemengo biztanleak aspaldi-aspalditik aritu dira ehizan eta arrantzan (lehenago, bizibideak baitziren, eta gaur, kirolak).

Gaur egun, bi jarduerak barrutien nahiz ehiza eta arrantza elkarteen bidez daude arauturik, gure ibarrean bizi diren espezieak ongi kudeatze aldera.

Ehiza-espezie nagusiak basurdea, orkatza, oreina eta oilagorra dira. Arrantza-espezie nagusiak, berriz, amuarraina, loina eta barboa.