Erronkari Ibaxa Mendi Zentroa (Larra-Belagua) eta eski nordikoan aritzeko estazioa Izaban daude, nafar Pirinioen ekialdean, Belaguan, hain zuzen. Instalazio bikainak ditu Pirinioetako bazter paregabeetan, elurraz bete-betean gozatzeko.

Estazioak bi eremu ditu. Batetik, El Ferial, eta han, eraikin nagusia dago, botikina, eski eskola, material alokairua, taberna, jatetxea, denda, txarteldegiak eta spa eremua. 16 km dira pistetan iraupen-eskian aritzeko eta erraketen gainean ibiltzeko.
Bestetik, La Contienda eremuan eraikin txiki bat dago, kafetegia eta botikina. 5 km dira iraupen eskian aritzeko eta erraketen gainean ibiltzeko.

ferialEL FERIAL

1600-1720 m / 10 km
Maila guztiak
Larrako gune karstikoaren eta pinu edo ler beltzaren mugan kokatua dago, eta Zanporira joateko atea da. Elurra dagoenean, El Ferial inguru hau Bortuzko izeneko eremuarekin lotzen da, eta halakoetan, 16 km baino gehiago daude pistetan.

 

contiendaLA CONTIENDA

1680 m / 4,9 km
Maila guztiak
Larrako gune karstikoan dago; paisaia ikusgarria da zinez.

  • Aparkalekuak: bata El Ferialen, eta beste bat, txikiagoa, La Contiendan.
    • Pistetan sartzeko txarteldegiak: El Ferialen eta La Contiendan.
    • Mantentzen lanak eta seinale lanak: elur-motoak eta pistak zanpatzeko makinak.
    • Informazioa: El Ferialeko eraikinean berean. Telefonoa: 948 394062; e-maila: info@roncalia.com eta Erronkariko Turismo Bulegoetan, 948 475256, eta Izabakoetan, 948 89 32 51 telefonoan.
    • Beste zerbitzu batzuk: botikina, eski eskola, material alokairua, taberna, jatetxea, denda, txarteldegia, spa eremua

Argibide guztiak www.roncalia.com

IssarbeNieve1

LE BRACA (Frantzia)

Estaziotik 2 km-ra, Bracako oihana toki ezin hobeagoa da iraupen eskian aritzeko eta erraketen gainean ibiltzeko. Gorabehera handirik gabea, oihan sarriarekin batera, soilgune txikiak zeharkatuko ditugu. Guztira, 25 km dira pistetan, denak balizatuak, pagoz, izeiz eta pinuz osaturiko oihanean, eta “Pas de l’Ours” tabernarekin lotuak. Estaziotik, pista bat propio egina da elur-erraketak jantzirik, Braca erraten zaion guneraino iristeko. Txarteldegia eta piknik gunea Harrera Etxean daude, aparkalekutik hurbil. Estazioan materiala alokatzen da.

Tel.(33) 559 66 20 85

Issarbe
• Tel. (33) 559 36 00 26 edo (33) 559 34 62 06

Pierre-St-Martinetik 6 km-ra, Issarbe eremuak 31 km ditu pistetan, eta erraketak ere erabil daitezke. Pistek bi sarrera dituzte; hegoaldekoa, estaziotik etorrita, edo Harrera Etxetik bertatik, Lanne edo Landa aldetik etorrita. Harrera Etxean, zerbitzu hauek daude: txarteldegia, material alokairua, piknmik gela eta kafetegia. Hegoaldeko sarreratik etortzen diren eskiatzaileek beren materiala eraman behar dute.