Dronda (Bagomalta)

Belaguako hauspoa ezagutzeko ibilaldia. Bagomalta Izaba-Frantzia errepideko 12. km-an.
Iraupena, gutxi gorabehera: 2 h. 30 min.
Luzera: 10 km.

Aparkalekutik gure eskuinerantz atera eta oihanean sartuko gara. 10 minutura, aldapan goiti joanen gara eskuinaldean. Tarte luzea eginen dugu hegal erdian, ia ordubetez; gero, errepidera atera eta Arrakoko trikuharriraino iritsiko gara.  Aurreko bide horretan 30 minutuz atzera egin eta zutoin bat aurkituko dugu. Zutoinak adierazten du Drondako pista ederrean barna joaten den ibilbidearen azken zatia. Erreka bazterrera jaitsi eta, pista hartuta, Bagomaltara iritsiko gara.

GPX ARTXIBOA   KML ARTXIBOA