Ezkaren Xuxurlak

Ibilbide aproposa da Gayarreren mausoleoa eta Ezkaren ibai-bazterrak ikusteko. Ibilbidea, gehienbat, Errege Bidearen markei jarraikiz egin behar da (urdina eta gorria). Baina ibilbide zirkular independentetzat jotzen da.
Denbora:1 h.
Luzera: 3.5 Km.

Mausoleotik abiaturik, ibairaino jaitsiko gara porlanezko pista batean barna. Errege Bideari jarraikiko gatzaizkio, araztegia gurutzatuta. Zubi zahar bat zeharkatu eta, goraxeago, bidebanatze batean, eskuinaldetik segituko dugu hegal erdian. Handik gutxira, Errege Bidearen marketara iritsiko gara, itzulera osoa haiei jarraikiz egiteko.

GPX ARTXIBOA   KML ARTXIBOA