Idoiako Ermita

Zalantzarik gabe, Izabako lekurik bereziena. Paisaia paregabea da, haraino iristen den jende oro liluraturik uzten duena.
Denbora: 1 h.

Luzera: 2,4 Km.

Izaban sartzeko zubia gurutzatu baino lehen, ezkerraldean bidexka polita hartuko dugu ermitaraino joateko. Ermitaz bestaldetik, eskuinaldeko bide bat hartuko dugu, oihan batean barna errepidera iristeko. Errepidean eskuinalderantz aitzina eginez, Izabara iritsiko gara kilometro pasatxoan.

GPX ARTXIBOA   KML ARTXIBOA