Kontrabandisten Bidea

Bide eder-ederra da Mintxate eta Belaguako mendien artean.
Denbora: 6-7 h.
Luzera: 17 km.

Izabako zerrategiaren ondotik abiatuko gara (Uztarrozeko errepidea). 30 bat minutuz, aldapa latzean gora egin, eta ezkerretik, Ardibidegaina eta Armotoa kaskoak inguratuko ditugu. Lepo batera jaitsiko gara, borda baten ondora. 45 minutuan, Mintxaturriko lepoa joko dugu. Gure eskuinetik, Ekialterrea eta Larrondo  mendietako kaskoak inguratuko ditugu Lapatia leporaino. Gero, oihanaren gainetik inguratuz, Arrakogoitiko leporaino iritsiko gara. Lepo horretatik, Yeguecerosera jaitsi gaitezke edota Juan Pito bentara, Belaguako mendateko errepidean.

GPX ARTXIBOA   KML ARTXIBOA