Zemetoko Lepoa

Bide aproposa da Belaguako goialdea ezagutzeko, eta Larrara nahiz goi-mendira hurbiltzeko. Aparkalekua Belaguako aterpearen ondoan dago (km. 18).
Denbora: 1 h. 30 min.
Luzera: 4,5 km.

Aparkalekutik Eskilzarrako zelaira jaitsiko gara 15 minutuan. Zemetoko leporantz jo eta eskuinaldeko bidexka hartuko dugu. Hegal erdian eginen dugu aitzina eta, tarte bat igo ondoren, errepidetik hurbil egonen gara. Azkenean, eskuinaldeko hegal erdian barna, zuhaitzik gabe, berriz ere hasierako lekura iritsiko gara.

GPX ARTXIBOA   KML ARTXIBOA