Biniesko errekaren ertzean, eta San Migel eta Arrigorrieta mendilerroen artean, Bidankoze dago. Ibarreko gainerako herriak bezala, Bidankoze ere abeltzaintzatik eta oihangintzatik bizi izan da. Ondareari dagokionez, kanposatuko hilarriak aipatu behar dira, bai eta “sorginaren jaitsiera” ere. Sorginaren jaitsiera abuztuko azken asteburuan egiten da: horrela, gauerdian, “Maruxa” sorgina herriaren sarreran dagoen Pitxorronga haitzetik beheiti jaisten da; orduantxe akelarre bat hasten da, bai eta herriko xaiak edo festak ere. Bidankozeko lurretan, Biniesko Arroila dago.