Erronkari herria ibarraren erdigunean dago, Ezka ibaiak zeharkatua. Etxeen egitura arras interesgarria da, Pirinioetako ibarretako etxeen berezko ezaugarri anitz dituztelako. Eraikinen artean, San Esteban eliza da nabarmentzekoa, bai eta hainbat etxe nahiz etxe handi ere, hala nola “Sanz Etxea”, Ganbra Etxea” eta beste. Beraz, Erronkari nafar Pirinioetako herririk interesgarrienetako bat da. Erronkariz ele egitean, Julian Gayarrez mintzatu beharra dago, abeslari ospetsua, bere jaioterria beti bihotzean eraman zuena. Horrela, Gayarrek behar adina diru eman zuen pilotalekua eta ikastetxea eraikitzeko. Gaur egun, haren Museo Etxean, tenorraren gauza anitz daude ikusgai, eta mausoleoa ere bisitatu beharra dago, interes kulturaleko lana baita. Herriko kanposantuan dago.