Erronkaribar osatzen duten zazpi herrietan iparraldekoena da. Ezka ibaiak gurutzatua, nabarmendu behar da Izaba hainbat auzok osatzen dutela: etxeak zurez eta harriz eginak dira. Karrikak meharrak eta harriztatuak dira. Eraikinen artean, San Zipriano eliza aipatuko dugu. Halaber, Memoriaren Etxea bisitatzea merezi du, hau da, Erronkariko ohiturak eta tradizioak bildu dituen museo ederra, dena museografia modernoari jarraikiz antolatua.
Izabatik iparraldera, Belagua dago, eta han, megalito-arrasto anitz, hala nola Sakuloko trikuharria eta Arrakokoa. Era berean, mendi-bazter ederrak, bai eta ikuspegi zoragarriak ere.
Azkenik, eta Frantziako mugaldean, Larra izeneko leku berezia dago, paisaia karstiko bitxia da, pinu edo ler beltzez eta galzorian dauden espezieez zipriztindua. Azken horien artean, basoilarra, eper zuria eta beste daude.
Azkenik, aipatu behar da inguru honetan Nafarroako mendi-kaskorik garaienak daudela (Hiru Erregeen Mahaia), bai eta barrunberik sakonenak ere (San Martin leizea).