Erronkaribar betidanik lotua egon da aziendari, aspaldiko kontua baita, eta gure ohitura eta berezko produktu anitxek ere abeltzaintzarekin dute zerikusia. Alabaina, gure Ibarrean  elikagai tradizional petorik baldin bada, betiko moldean egin eta ontzen dena, etab. horixe Erronkariko gazta da, jakina..

Gauza ongi eginen zaporetik, izen bereko gazta egiten da Erronkari Ibarrean. Hainbat ezaugarri direla-eta nabarmendu behar da Erronkariko gazta: hots, elikagarria da, proteinak ditu, kaltzioa, A, D eta E bitamina lipodisolbagarriak, eta B taldeko bitamina zenbait.

Latxa ardi arrazako esne gordinarekin egiten da (eta zerbait, Rasa arrazako ardi-esnearekin), neguan eta udaberrian, batez ere. Gutxienez, lau hilabetez eduki behar da ontzen; horri esker, zapore sendoa du, zertxobait mina eta koipetsua, baina goxoa. Mozketa hauskorra du, eta zuria da, marfil-kolorekoa, baina horira jotzen du. Begi txikiak ditu era desberdinean banaturik. Molde zilindriko trinkoan ateratzen da; azala nabar iluna du, eta alde guztiak leunak dira.

Erronkariko Gazta alearen pisua 1 eta 3,5 kilo artekoa izaten da. Eta etiketa komertzialaz landara, kontraetiketa bat ere eraman behar du bere zenbakiarekin, lakrezko zigilu bat bailitzan, eta hauxe idatzirik: “Erronkari Jatorrizko Deitura”. Horrek erran nahi du gazta kontrolpean egon dela egin den bitartean, eta gazta, gainera, abendutik uztailera bitarte egin dela, biak barne.”

Gaztandegiak:

Kabila Enea, Uztarrozekoa. 948 893236
Larra, Burgikoa. 948 477046
Onkizu, Bidankozekoa. 948 477096
Diego Etxea, Bidankozekoa. 948 477027
Enaquesa, Erronkarikoa. 948 475014
Marengo, Belaguakoa (Izaba). 948 394039