Erronkaribar anixko leku egokia eta preziatua da onddo eta ziza zaleentzat. Izan ere, bada zer bildu handia gure mendietan, eta horregatik, urtero, zaleak eta zizen salerosketan ari direnak gure ibarreraino etortzen dira.

Horrela, zizak udaberritik hasirik udazkeneraino topatuko ditugu ibarrean; hainbat ziza eta onddo mota dira, hala nola martxoko ezkoa, udaberriko zizazuria (perretxikoa), udazkeneko onddozuria, ziza arrea, esnegorria. Jende anitz azken horren bila aritzen da mendian zokoz zoko; badu bere balio handia dirutan, Mediterraneoko bazterretan esnegorri zale amorratuak baitira.

Gaur egun, ziza barrutiak daude; beraz, zaleek tokian tokiko udaletara jo beharko dute argibideak jasotzeko.