Erronkariko etxe tipikoa, Izaba herriaren bihotzean. Pirinioetako herria, eliza gotikoan dagoen defentsa-dorreak koroatua. Herri bizia da, udan eta asteburuetan, batez ere. Belagua eta Belabarzera joateko txangoen abialekua.
* Catalingarde II: osorik alokatzen da. Zortzi lagunendako edukiera du.
Eski nordikoa edo iraupen-eskia egin daiteke (Larra-Belagua Zentroa 22. km-an); eski alpinoaFrantziako Aretteko estazioan (26. km ), ibilbideak elur-erraketen gainean, ibilbideka mendiko bizikletaz edo errepidez (Larra-Larrañe, adibidez), ibilbideak abelbideetan barna, ibilbide errazak oinez, edota mendi ibilbide luzeagoak, Hiru Erregeen Mahaikoa, adibidez; kultura eta natura ikusteko ibilbideak, eskalada eta espeleologia, mendi-zintzurrak jaistea eta piragua ibilbideak.