El Almadiero Landa Hostalaren, Yolanda eta Jose erronkariarrok beren ametsa bete dugu. Etorkizuna hemen eraikitzea erabaki genuen, gu jaio ginen Ibaxako herrietako batean. Ibar hori Erronkaribar da.
Gure Hostala XVIII. mendeko eraikuntza da, harriz egina, arreta handiz zaharberritua Erronkariko etxeek ohi duten moldean. Fatxadan, sarrerako ate handia da nabarmentzekoa, eta balkoia, goialdean.
Burgin dago. Mendiko herria da; karrika mehar harriztatuak ditu. Toki ezin hobea da, naturaren erdian, oihanez, urez, elurrez… inguraturik.
El AlmadieroHostalak zortzi logela eroso ditu, denak eguzkitsuak, gehienek ikuspegiak kanpoaldera dizutela. Lauk ohe bikoitza dute, eta beste lauk, 0,90 cm-ko bina ohe.
Berokuntza zentrala
WIFIA doan mugagabe
Telebista
Ile-lehorgailua