Etxe tradizionala, goitik behera zaharberritua, herriaren gainean kokatua, natur ingurune zoragarrian; ikuspegi ederrak ditu Apainketa arras zaindua dago, eta etxea guztiz hornitua dago.
Egongela-jangela-sukaldea tximiniaduna, Tb, DVD, musika-ekipoa eta sofa goxoak. Sukaldea guztiz hornitua: hozkailua, labea, mikrouhin-labea, bitrozeramika, ontzi-garbigailua, txigorgailua, irabiagailua, kafe-makina, teontzia, lisakina eta ke-erauzgailua.
Bi logela bikoitz; batak ohe handia du, eta besteak, 2 ohe. Maindireak eta eskuoihalak, bainugela guztiz hornitua: arropa-garbigailua, lehorgailua, ile-lehorgailua eta botikina.
Tximinia eta egurra, kargurik gabe. Balkoia. Ur beroa eta berokuntza elektrikoa.
Kategoria: 3 giltza (Nafarroako Gobernuko Turismo sailak ematen duen kategoria gorena).
Dena ganbaraduna da. Aparkalekua arazorik gabe.