Etxe tradizionala, zaharberritua, Izabako herrigunean. 5 logela zabal eta eroso ditu: guztiek bainugela osoa dute; arreta handiz daude molde landatarrean apaindurik, etxearen jatorrizko egitura errespetatuta; harria eta zura dira nagusi.
Egongela tximiniaduna, mahai jokoak, DVD,CD,telebista, eta halaber, egongela txiki ganbaradun bat, lasai egoteko, irakurtzeko edota izarrak ikusteko. Sukaldea arras hornitua, eta txoko bat, mahai-tenisean eta futbolinean aritzeko.