Gure etxea Izaba erdian dago. Erronkaribarko herri eder-ederra da, Nafar Pirinioen bihotzean.
Pirinioetako alde honetan ikusgarria da izadia, oparoa benetan edozein urteotan. Zorionez, oraindik ere ez da turista olde handirik etortzen; beraz, oraindik ere, lasaitasuna dario, eta denok dugu leku ia magiko batean egotearen sentsazioa.
Izabako etxe gehienak Pirinioetako moldean eginak dira; hau da, harriz eta zurez eginak, teilatu piko-pikoak dituzte elurra ez pilatzeko, elkarren ondoan daude eraikita, betiere etxeen artean karrika txiki harriztatuak utzita; bi hitzetan, benazkoa eta xarmangarria.