Burgin dago, Nafarroan. Almadien eta gaztaren herria, eta Erronkari Ibar eder eta zoragarrian sartzeko atea.
Burgiko Erdi Aroko zubiaren ondoan dago. Etxeko balkoi eta leihoetatik, Ezka ibaiaren ibilia ikusiko duzu. Ezkak ibar honetako istorioak kontatuko dizkizu, eta kontakizun horietan, almadiazainak eta artzainak agertuko dira, lanbide zaharrak eta sorginkeriak, usadioak eta jende ona, kondairak eta elezaharrak, atzokoak eta gaurkoak. Abialeku egokia da gure herrietako karrika harriztatuetan ibiltzeko, ibilaldi berde gozoetan galtzeko eta Pirinioetako kaskoetara igotzeko; edo inguru honetako gastronomia goxoa ahogozatzeko eta kirol anitzetan aritzeko. Urandin instalazio eta zerbitzurik onenak dituzu zure eskura atseden har dezazun. ETA HARTU ATSEDEN eta goza. Onki xin-ongi etorri.
Osorik edo zatika alokatu daiteke
URANDI 1 (4 leku)
• 2 senar-emazte logela + ohe osagarri 1,
• 2 Bainugela, komun bat,
• Sukaldea guztiz hornitua (hozkailua, ontzi-garbigailua, labea,mikrouhin-labea, arropa-garbigailua, bitrozeramika…).
• Egongela tximiniaduna, telebista.
• Berokuntza.
URANDI 2 (6 leku)
• 3 logela bikoitz + ohe osagarri 1, 3 Baños,
• Sukaldea guztiz hornitua (hozkailua, ontzi-garbigailua, labea,mikrouhin-labea, arropa-garbigailua, bitrozeramika…).
• Egongela tximiniaduna, telebista.
• Berokuntza.
• Ez da txakurrik onartzen.
• Kreditu txartelak (Visa eta Master card).
• Ikuspegi zoragarriak.