Behar duzun huraxe aurkitzen lagunduko dizugu

Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroaren behe solairuan Turismo Bulegoa dago. Bulegoa Nafarroako Gobernuko Turismo Informaziorako Sarearen barnean dago.  Erronkarira heldu den bisitariak Nafarroari buruzko argibidea aurkituko du, hau da, Nafarroako monumentu natural eta historikoei buruzko informazioa. Halaber, non lo egin, non jan eta zer jarduera egin, edota garraio eta komunikazio zerbitzuei buruzko argibidea; eta helmugaren nahiz ingurunearen gaineko datu interesgarri oro ere emanen zaio, baina Erronkariz eta inguruaz ez ezik, baita Nafarroa guztiaz ere. Bulegoko langileek aurrez aurre erantzuten diete eskariei, edo bestela, oit.roncal@navarra.es helbidean edo 948-475317 telefonoan.

Erronkariko Turismo bulegoa