Udako kultur, kirol eta aisia jardueren eskaintza

Udaren etorrerarekin batera, ugaritu egiten dira Erronkariko Ibaxak bizilagun eta bisitariei eskaintzen dizkien kultur, kirol eta aisia jarduerak.

Honatx nagusiak:

ABUZTUA

– Abuztuko astearte eta ostegunetan, zine-emanaldiak Izaban.

– 7, 14, 21 eta 28 asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, Izabako plazan, Udako Merkatua.

– 9, 16, 23 eta 30 ostiraletan, 19:00etan, Izabako Turismo Bulegoan, bisita gidatuak herrian barna.

– Abuztuak 3, larunbata, 8:00etan, Izabako kiroldegian, Areto-futboleko Maratoia.

– Abuztuak 3, larunbata, 12:00etan, Erronkariko Julián Gayarre Museo-Etxean, “Bataglia. La carta de la Scala de Milán” erakusketa txikiaren inaugurazioa. 2020ko uztailaren 20ra arte zabalik. Sarrera doakoa, aurrez erakusketa iraunkorrerako sarrera erosten bada.

– Abuztuak 4, igandea, goiz osoan, Erronkariko Janzkeraren Eguna, Izaban.

Agorrilak 3, neskaneguna – Bezpera

  • 19:00 Inauteriak iragartzeko bandoa.
  • 20:00 Zurrakapotea eta pastak, hiriko plazan.
  • 20:30 Herriko inauterietako pertsonaien segizioa, kaleetan barrena.

Oharra: Herri inauterietan bezala mozorrotuko gara (zaku zaharrak, kapelak koloretako zerrendekin, erratz txilarrak; bidaiariak maletak eskuan….)

Agorrilak 4, igantea

  • 11:30 Ekitaldi nagusia, hiriko plazan. Jaiaren X. urteurrena.
  • 12:30 Amanditzarkoren erreketa
  • 15:00 Bazkari autogestionatua.

Oharra: erronkariar jantziak erabiliko ditugu.

2019ko Helburua:
– Izabako herri inauteriak –ondarearen harribitxi ezezaguna-  berreskuratzea, ezagutzera ematea eta balioan jartzea.
– Erronkariko jantzien erabilera iraunaraztea.

 

– Abuztuak 4, igandea, 20:00etan, Urzainkin, “Neskak Blues Rock Jaialdia”. Peaches Staten kantaria (Chicago) eta Aurora & The Betrayers (Madril) taldea arituko dira.

– Abuztuak 7 eta 14, asteazkena, 9:00etan, Erronkariko NIZean, bisita gidatua Pirinioetako ugaztunei eta haien oinatzei nahiz aztarnei buruz, Erronkari eta Urzainki arteko Errege Bidean barna.

– Abuztuak 7 eta 21, asteazkena, 19:00etan, Erronkariko hilerrian, Julián Gayarreren mausoleoa ikusteko bisita gidatuak, Lucía Salvadorren eskutik.

– Abuztuak 8, osteguna, 19:00etan, Erronkariko Julián Gayarre Museo etxean, haurrendako tailerra ilargialdiei buruz: “Gayarre, XXI. mendeko izarra”.

– Abuztuak 8, osteguna, 22:30ean, Erronkariko hilerrian, izar behaketa. Irteera Udaletxetik.

– Abuztuak 9 eta 16, 9:00etan, Burgiko Erdi Aroko zubian, eguneko harrapariak ikusteko saioa.

– Abuztuak 9, 20:30ean, Izabako anfiteatroan, zeltik-parranda entzuteko aukera, Beietz! musika taldearen eskutik.

– Abuztuak 10, larunbata, 12:30ean, Erronkariko San Esteban elizan, “Julián Gayarre” Abesbatzaren 25. urtemuga ospatzeko kontzertua.

– Abuztuak 10, larunbata, 00:00etan, Izaban, Isaba Festival Summer II jaialdia. Taldeak: Skabidean & The Black Birds, K.O. Etiliko eta DJ Garcés.

– Abuztuak 15 eta 22, 20:30ean, Erronkarin, gaueko harrapariak ikusteko saioa.

– Abuztuak 22, osteguna, 19:30ean, Erronkariko kiroldegian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Iruñeko Ganbera Abesbatzaren kontzertua, Requiem Re minorrean KV 626 lana emateko.

– Abuztuak 31, larunbata, Belaguan (10:00etan, Lakartxela, eta 16:30ean, Lakoran), “Belagua Bertikala 1+1” mendi lasterketa.

– Abuztuak 31, larunbata, 9:00etan, Mata de Haya (Belagua), oihaneko hegaztiak eta landareak ikusteko saioa.

IRAILA

– Irailak 7, larunbata, 9:00etan, Izaban, “Larra Larrau Gran Fondo” proba zikloturista. Aurten, bi distantzia: 146 eta 100 (berria) kilometrokoak.

– Irailak 7, larunbata, Belaguako “Ángel Olorón” mendi-aterpean, izar behaketa (ordua zehazteko).

– Irailak 22, igandea, goiz osoan, “Nafarroa dastatu” jardunaldia: interpretazio-ibilaldi gidatua eta ikuskizun-foroa, pintxoak eta Nafarroa J.D.ko ardoak dastatuta.

– Irailak 29, igandea, 12:00etan, Izaban, azken agurra “enarei” (urte sail luzean, Maulera joandako emakume erronkariarrak ziren, hainbat hilabetez Zuberoako herri horretako espartin lantegietan lan egiteko).

Argibideak Erronkariko Turismo Bulegoan (948 47 52 56).